Berrien artxiboa

Batzar Nagusi telematikoa burutu genuen Urteko Kontuak onesteko

Bazkideen 197ko quorum-arekin, telematikoki konektatutako 168 bazkide eta ordezkatutako 29, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta hiru urterako auditoretza elkartea onetsi zituen. Hasierako gora-behera teknikoen ostean, Batzar Nagusi telematikoak aurrera egin zuen, eta bazkideek Presidente, Zuzendari Gerente eta Zuzendari Pedagogikoaren azalpenak entzun zituzten, eta zegokienean, botoa eman. Bereziki eskertzekoa da lehen minutuetan ...
Read more

Prest daude Exporecercan parte hartuko duten ikasleak

Aurreratu genizuenez, otsailaren 27 eta 28an Bartzelonako Exporecerca Zientzia Azoka ospatuko da eta Batxiler lehen mailako lau ikasleEk hartuko dute parte. Prest daude eta gogotsu arituko dira proiektuaren aurkezpenean: “Landareen hazte prozesuan mikrograbitateak duen eraginaren ikerketa”. Azokan parte hartu nahi baduzue, ondoko estekan izena eman dezakezue, dohako “sarrera” bat eskuratuz, gure ikasleen poriektuaz gain, gai ...
Read more

European Youth Parliament: tokian-tokiko saioak otsaileko azken asteburuan izango dira

Aurten ere, Lauro Ikastolako bost ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan. European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, hamar mila ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena ...
Read more

Lehen Hezkuntzako baratzea martxan jartzeko lanak “titanikoak” izan dira

Ia urtebete da aurrez-aurreko eskolak bertan behera geratu zirela 2020ko martxoan, LH6-ko ikasleen uzta guztia (urazak, azaloreak, brokoliak, babak, ilarrak…) alperrik galdu zelarik. Irailean itzuli ginenean, sei hilabetez jarduerarik izan ez zuen baratza oihana balitz topatu genuen eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek lan eskerga egin dute lurzorua berreskuratu ahal izateko. Bedar txarrak ...
Read more

Adierazpen askatasuna hizpide Batxilerreko Filosofia jakintzagaian

Gaurko egunez, hilak 17, Axier López kazetariaren hitzaldi telematikoa izan dugu Ikastolan Batxilerreko 2. mailan landu berri duten Immanuel Kant filosofoak zioenarekin parekatuz, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida sustatzeko asmoz. Axier, 1979an Barakaldon jaioa, 2009ko irailean batu zen ARGIAko lantaldera. Eta 2016an Espainiako Gobernuak zigortu egin zuen Mozal Legea aplikatuz, “baimenik gabe” Eibarren izandako polizia operazio ...
Read more

Batxilerreko ikasleen lana Bartzelonako Exporecerca Jove ikerketa azokan parte hartzeko aukeratua

Lehen Batxilerreko lau ikasleen lana aukeratua izan da Bartzelonako Exporecerca Jove azokan parte hartzeko, gazteen artean ikerketa sustatzen duen MAGMA elkartean antolatutakoa, hain zuzen. Aurtengo edizioa, noski, telematikoa izango da, eta ikasleek, euren proiektua bideo bidez epaimahai batean aurkeztu eta aukeratua izan ostean, on-line formatoan eramango dute topaketara otsailaren 27 eta 28an. Ikasleak dira Izadi ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences