Berrien artxiboa

Martxan da LauroIrratia!

Lehen Hezkuntzako 3. mailan martxan da Lauro Ikastolako Irratia eta ekimen hau Euskara Tailerrean burutzen da, asteroko saioetan. Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu, sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi ...
Read more

Hiru sari Elhuyar Zientzia Azokan!

Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak ekainaren 2tik 4ra Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte: Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!
Read more

Ikastolako Abesbatzak “Kantu Sarea” ekimenean parte hartu zuen

Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen. Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan. Ikastolako Abesbatzak ekainaren ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences