Berrien artxiboa

DBHko ikasleen auto elektrikoa, Greenpower Urban Circuit Birdgestone-en

Martxoaren  10ean, Bilbon, San Mameseko esplanadan ospatu zen Greenpower Urban Circuit Birdgestone lasterketan parte hartu zuten DBH 1eko ikasle-talde batek, auto elektrikoen proiektuan parte hartzen dutenak, hain zuzen, Josu Basterretxea irakasleak koordinatuta eta gidatuta: Ian Feith, Julen Intxausti, Naia Fiel, Taisia Astorquiza, Julen Perez eta Mauro Olabarri. Goizetik bertaratu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak F24 ...
Read more

Nerea Ibarzabalekin amaitu dira aurtengo Batxilerreko KUKULUMENDI hitzaldi saioak

Duela sei ikasturte hasitako “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioak, Nerea Ibarzabal Salegiren saioarekin amaitu dira ikasturte honetan. Otsailaren 28an izan genuen gurekin birritan Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta azken Txapelketa Nagusiko finalista izandakoa, Batxiler lehen mailako ikasleekin, bertsolaritzaz eta sormenaz, eta bertsotan, noski. Eskerrik asko Nerea berriz ere hitzordu honi erantzuteagatik, eta aurten izan ...
Read more

Elkartasun merkatuan batutako diruarekin lortutako materialak

2023ko ikasturte amaieran Lehen Hezkuntzan burutu genuen elkartasun merkatuan 850€ batu genituen eta ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen bitartez bere helmugara heldu da: urtero legez, laguntza hau Indiako Premdham egoitzara heldu da eta oraintsu bidali digute diru-laguntza zertarako erabili duten: Egoitza honetan bizi diren pertsonen mugikortasuna erraztuko duten aulki eta eskorgak, norbere buruaz baliatzeko lagunduko ...
Read more

Batxiler matrikula epea, apirilaren 8tik 19ra. Gure proiektua ezagutu nahi?

Batxilerreko etapak ziklo bat itxi eta beste bat zabaltzen du, eta une honetan gure helburua da ikasle bakoitzak bere emaitzarik onena lortzea norbere helburuak erdiesteko. Esfortzu berezia egiten dugu neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko Proiektu Integrala eskainiz, eta Orientabide Akademiko eta Profesionala eta heziketa emozionala bereziki zainduz. Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) ...
Read more

Lauroko bi talde izan dira 15. First Lego League Euskadi topaketan

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, EHU/UPV eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren beste edizio bat antolatu du, martxoaren 2an ospatu dena. Lauro Ikastolako bi taldek hartu dute parte: DBH 3 eta 4.mailako ikasleez osotutakoa; eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikas-taldeak osotutakoa. Lehen Hezkuntzako taldeak Bilboko Udalaren saria jaso zuen, “Etorkizun oparoko gazteentzat” ...
Read more

Hiru finalista Filosofia Olinpiadarako

Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n. “Zer da aisia” gaia jorratuz. Hiru sailkatu dira Euskadiko finalerako, Eibarren ospatuko dena, disertazioaren kategorian: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero. Aurten, gainera, estatu mailako finalera helduz gero, Bilbon izango da. ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences