Berrien artxiboa

European Youth Parliament-eko estatuko saioetan izan dira gure ikasleak, Valentzian

Aurreko ikasturtean, Batxilerreko Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel ikasleak sailkatuak izan ziren Bilboko saioetan European Youth Parliament-eko estatu mailakoetan parte hartzeko eta irailean Valentzian izan dira Gorka Lozano irakasleak lagundurik. Esperientzia bikaina izan dute! Emaitzak irten direlarik, Alaitz Alonsok aipamen berezi bat lortu du. Zorionak! Jorratu beharreko gaiak izan ziren: European Youth Parliament ...
Read more

Psikologia aukerako ikasleak, LQDVI Bilboko kongresuan

Fundación Lo Que De Verdad Importa Fundazioak bere kongresuaren XVI. edizioa ospatu du Bilbon irailaren 25ean eta bertan izan dira Batxilerreko ikasleak, Psikologia aukera dutenak, hain zuzen. Bi mila ikasle inguru batzen dituen honetan, baloreen garrantziaz aritu dira horiek norberaren bizitzan eta gizartean izan dezaketen inpaktu baikorra aztertuz. Miriam Martínez, Edurne Pasaban eta María Galánen ...
Read more

DBH 2ko bi ikaslek Cambreko Open Science zientzia-azokan aurkeztu dute euren proiektua

Maiatzean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan orduan DBH 1. mailan zeuden Iraide Ausin Vicuña eta Izaro Gutierrez Gonzalezek, lehen saria lortu zuten euren kategorian, “Ogiaren lizunaren hazkuntza” proiektuarekin. Lortutako saria Galiziako Cambreko Open Science zientzia-azokan partea zen eta egunotan bertan izan dira, Amaia Perez eta Ainhoa Fernandez irakasleak lagunduta. Zorionak egindako lanagatik!
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences