Berrien artxiboa

Gabriel Arestiren bueltan, proiektua Batxiler 1. mailan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 urria, 2024
Batxiler 1. mailako ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, Gabriel Aresti idazlea eta Bilbo hiria aztertu dute hiriburuan ibilbide bat eginez. Jarduera honetan Bilboko historia eta Arestiren lana uztartu dituzte, euskal nortasunean eta frankismoaren garaiko giroan sakonduz: Bilboko eraldaketa prozesuak, frankismoaren osteko Bilbo, euskal kulturaren susperraldia, garai horretako ideologia talkak, nazionalismoa eta Sabino Arana, langileak eta ...
Sakondu

Zibersegurtasuna, ziberjazarpena, bideo-jokoak eta giza-sareak: familia eta ikasleentzat saioak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 urria, 2024
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako gurasoek hitzaldia izan dute zibersegurtasunaren inguruko gaiak jorratzeko, bai eta 5. mailako ikasleek ere. Hizlaria, Igor Gaminde, “Pantallas amigas”eko kidea. Gurasoen saioetan tratatu dituen gaiak izan ziren: zibersegurtasun, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide ...
Sakondu

Solasaldia Jon Gerediagarekin, Euskadi Literatura Saria 2024

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 urria, 2024
Jon Gerediaga Goitia, Lauroko ikasle-ohia eta egun irakaslea Bigarren Hezkuntzan, euskarazko 2024 Euskadi Literatura Saria izan da Zeru-lurren liburua (Elkar) lanarekin, bere zazpigarren poesia liburua. Tarte bat topatu dute Naia Puentes Ruiz eta Elaia García Madroñal bere ikasleek solasaldi baterako, Batxiler aurreko lorategian, Jonen esanetan, ikasle zenean landatu zituzten zuhaitzen artean. Eskerrik asko eta zorionak, ...
Sakondu

Palestina gaur hizpide KUKULUMENDI saioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 urria, 2024
Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan. Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen ...
Sakondu

Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea, 50 urte baino gehiagoko ibilbideagatik omendua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 urria, 2024
Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola. Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren. Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere! Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.