Berrien artxiboa

Auto elektrikoen lasterketa Zornotzan

Martxoaren 23an, igandez, Greenpower auto-elektrikoen lasterketan parte hartu genuen Zornotzan, GOBLIN kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako autoekin, beste ikastetxeetako 20 talderekin. Formulauro eta Geldiezinak gure taldeentzat lehen esperientzia izan zen, eta emozioz, urduritasunez eta jakin-min handiz hasi zuten eguna, jakin gabe zer espero zezaketen lasterketa batean. Ikasleak primeran aritu ziren: antolaketa, autoen prestaketa, babesleen ikusgarritasuna ...
Read more

EUSKARALDIA: ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Mezu honekin batera Lauro ikastolak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste ...
Read more