Berrien artxiboa

Gogora institutuak antolatutako topaketan izan dira Batxilerreko lau ikasle

Lauro Ikastolak Adi-Adian biktimak entzuteko programan parte hartu izan du bere hasieretatik eta, Ikastolan izan diren biktimen ohiko topaketen ostean, aurtengo jardueren amaierako topaketan izan dira lau ikasle Gogora institutuak Barakaldoko BECen antolatutako topaketan, Mikel Gorostidi Batxilerreko koordinatzaileak lagundurik. ETAren jarduera eta «sufrimenduaren sozializazioa» izan dute hizpide. Ikusi BERRIA egunkariaren informazioa.
Read more

Lanbideak: 3 urteko ikasleen proiektua

Haur hezkuntzako 3 urteko ikasleak lanbideen inguruko proiektuan murgilduta ibili dira egunotan. Hainbat denda atera dituzte pasabidera, gure gizarteko egunerokotasuneko alderdi garrantzitsuetako bat aztertuz eta landuz. Saltoki mota ezberdinak sortu eta antolatzen aritzeak talde-lana, sormena eta komunikazioa sustatu ditu, baita ikasleen artean kooperazioa eta errespetua ere. Proiektu honekin, haurrak gertuko lanbide eta bizibideetara hurbildu dira, ...
Read more

Filosofia Olinpiadaren finalean izan da Garazi Ibaseta

Espainiako XII Filosofia Olinpiada Mallorcan ospatu da martxoaren 28 eta 29an. Bertan izan da Garazi Ibaseta Azkorra Batxiler 2. mailko ikaslea. Argitaratu genuenez, Garazik Euskadiko fasea irabazi zuen, iruzkinaren modalitatean, “Zaintza” gaia jorratuz. Oraingoan ez du saririk lortu, baina esperientzia bikaina bizi izan du beste kategorietan sailkatu ziren gainontzeko ikasleekin. Zorionak Garazi egindako lanagatik!
Read more

Industria Erronka programa Batxiler 1. mailan

Apirilaren 2an Batxiler 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiko ikasleek ikasleek FVEM-ek BEC-en antolatutako Industria Erronka-n parte hartu zuten. BEC-era Bizkaiko 800 bat ikasle batu ziren eta bertan erronka batean parte hartu zuten taldeka. Lauroko ikasle talde batek 2. saria lortu zuen! Industria Erronka proiektuak Bizkaiko errealitate industriala hurbiltzen die ikasleei, STEM bokazioak pizteko eta ...
Read more