Berrien artxiboa

Gau Beltza, Euskara Laborarien eskutik

DBHko 3. eta 4. mailako “Euskara Laborariak” ikasgaiko ikasleek, aurten ere, hainbat jarduera prestatu dituzte “Gau Beltza” edo “Arimen Gaua” Haur Hezkuntzara hurbiltzeko. Jolasak, tailerrak, erronkak, emanaldiak, dantza eta gehiago egun honen inguruko tradizioen inguruan: 5 urteko ikasle guztiek parte hartu dute prestatutako txokoetan, taldeka. Ederra egin duten lana!
Read more

Ibilbide literario-kulturala, Batxiler lehen mailako ikasleek: “Gabriel Aresti eta Bilbo”

Batxilergoko 1. mailako ikasleek ibilbide literario-kultural bat egin dute Bilbon, Gabriel Aresti poetaren bizitza eta obran Bilbok dituen leku esanguratsuekin lotuz. Jarduera “Gabriel Aresti eta Bilbo” proiektuaren baitakoa da, eta helburu du euskal literatura hiritik bertatik ikastea, identitatearen eta memoriaren ikuspegitik. Proiektuak Arestiren ahotsa eta testuak aztertzea proposatzen du, Bilboko espazioekin konektatuta. Horren bidez, ikasleek testuinguru soziokulturala ulertzen dute, eta euskararen ...
Read more

Xabier Madariaga: “Giza-eskubideei dagokienez, pauso bat haratago joan gara”

Urriaren 27an “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloko saio berri bat izan dugu aurtengo zikloari hasiera emanez: Xabier Madariaga Idirin kazetaria izan dugu 1. Batxilerreko ikasleekin Palestinaren inguruan hitz eginez. Maialen Begolain Garay eta Jon Eizaguirre Perez aurkezle eta gidari zirela, Xabier, Lauroko ikasle-ohi eta gurasoa, Palestinako egoeraz aritu izan da Rafah-tik heldu berri ...
Read more

Thinking Football Film Festival: “Osasuna eta kirola” jakintzagaiko DBH4ko ikasleak irekiera jardunaldian izan ziren

Thinking Football Film Festival, Athletic Club Fundazioak Sala BBKren laguntzarekin 2013 urtetik antolatzen duen zinema eta futbol jaialdia da, handituz joan dena eta munduko futbol- eta zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu dena. DBH 4ko “Osasuna eta Kirola” jakintzagaian dauden ikasleak aurtengo irekiera saio berezian izan ziren, urriaren 10ean, Itziar Cimavilla eta Aritz Treku irakasleak lagunduta. “Trigar” ...
Read more

Junior IT24ko irabazleei, zorionak!

Urriaren 3an eta 4ean, Junior IT24 ekitaldiaren 7. edizioa burutu da Lauro Ikastolan Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren eskutik. DBH 1, 2 eta 3ko 58 ikaslek hartu zuten parte, 24 orduz lantaldeetan batu eta zortzi enpresek proposatutako erronka teknologikoei erantzuteko, osasunaren, kirolaren, gizartearen, industriaren eta gobernuaren kudeaketaren arloekin lotuta. Ostiralean 17:00etan hasi eta larunbatean, 24 ordu ...
Read more

Gazako krisi-humanitariorako laguntza, UNRWA erakundearekin kolaboratuz

Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen azalduta dugu Ikastolako Xedean. Gazako genozidioa tratatzeko, Lauro Ikastolan jarduera ezberdinak burutzen ari gara: DBHko 4. mailako Etika arloko Giza Eskubideen proiektuan UNRWAren lana eta Gazako egoera aztertuko ditugu; “Kukulumendi” hitzaldietan, Xabier Madariaga ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences