250 lagunetik gora Bilboko Herri Krosean!
Lauro Fundazioak Ikastolako familia, ikasle eta pertsonala batu zituen azaroaren 16an Bilboko Herri Krosean euskara eta kirola uztartu zituen jarduera honetan.
Ikasleen etaparen arabera, hiru topagune antolatu zituen bakoitzak bere ibilbidea egin zezan, Fundazioak sortutako dortsal pertsonalizatuak bertan banatuz; eta azkenean partehartzaile guztiak helmugan bildu ziren.
Lehenengo topagunean, DBHko eta Batxilergoko ikasle eta familientzat, 10:30ean izan zen, Moyua plazan, eta guztira 40 lagun inguruk hartu zuten parte. Bigarren topagunea, LHko familien eta ikasleen elkargunea izan zen, Deustuko zubian, eta bertan 60 lagun inguru elkartu ziren. Hirugarren topagunea HHko familien eta ikasleena izan zen, Guggenheim museoko Puppy azpian, eta 100 pertsona inguru elkartu ziren 11:15 – 11:30 artean.
Parte-hartzaile guztiek 12:00 – 12:10 artean zeharkatu zuten helmuga eta opari-poltsa jaso. Ostean, 12:30an aldera, ia partehartzaile guztiak Moyua plazan elkartu ziren talde argazki nagusia egiteko.
Fundazioaren deiari erantzunez, 180 pertsona inguruk izena eman bazuten ere, baina egunean bertan 250 lagunetik gora elkartu ginen, aurreikuspenak gaindituz.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu izanagatik, kirol egun honetan Bilboko kaleetan euskara presente egiten lagundu izanagatik. Lauro Fundazioak lanean jarraituko du euskaraz gozatuz eta elkarrekin bizitzeko aukera emango duten topaguneak sortuz.
EUSKARAK BULTZATZEN NAU!







