Ekaineko jarduera bereziak martxan Batxiler 1. mailako ikasleentzat

Ekaineko azken egun lektiboetan, azken ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu. Aurten:

  • Lehen laguntzak eta desfibriladore automatikoa.
  • Praktikak Haur edo Lehen Hezkuntzan.
  • Laguntza eta akonpainamendua Gurena nagusien etxean.
  • Euskara eta Ingeles tituluak lortzeko ikastaro trinkoa.
  • Monitore-laguntzaile eskola kirolerako.

Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere, metodologia parte-hartzaile eta ludikoa erabiliz. Jarduera hauetan, agiri edota titulu bat lortzeko aukera ere badago, ikaslearen kurrikuluma osotzeko interesgarria.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences