Txitoen eta euren hazkundearen abentura: baratza eta oilotegi proiektua

Gure 5 urteko ikasleak proiektu berezi eta zirraragarri batean protagonista izan dira ikasturte honetan ere, baratza eta oilotegian bertako animalia eta landareekin bizikidetzan.

Azken hilabetean baratzeko eta oilotegiko hesia egokitzen aritu dira, haien arteko elkarlana eta koordinazioa ezinbestekoak izan direlarik lan horietan.

Beste alde batetik, Sebastian oilarra eta Klementina eta Anastasia oiloek errundako arrautzak jaso, zaindu eta inkubagailuan izan dituzte. Ilusio handiz zaindu dituzte egunero, eta azkenean… txitoak jaio dira! Jaio berri diren txitoak ikustea, zaintzea eta haien garapena jarraitzea ikasleentzat esperientzia paregabea izaten ari da.

Proiektu honek helburu pedagogiko ugari izan ditu, besteak beste, erantzukizuna eta zaintza, ingurumenarekiko errespetua, zientzia eta esperimentazioa, talde lana eta lankidetza, hizkuntzaren garapena eta adimen emozionala garatzea.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences