Lauroko Jaia ekainaren 7an ospatu genuen
Ekainaren 7an Lauro Ikastolako Jaia ospatu genuen DBH 4ko ikasle eta gurasoen laguntzaz, Ikastolako arduradunek kudeatutako jardunaldian.
Ohi denez, denetariko jarduerak izan genituen: tailerrak, kirolak, auto elektrikoetan ibiltzeko aukera, dantzaldi eta erromeria, zozketak, bingo-musikala, eta beste hainbeste.
Familien atal pribatuan hainbeste argazki igo ditugu eta hemen duzue laburpen-bideo bat.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, bai antolaketan eta eraketan, zein egun honetan gozatzera bertaratu zinetenei ere.













