Euskadiko bikainenak Euskara, Matematika eta Gaztelanian!

Aurreko ikasturtean Lehen Hezkuntza 4. mailan eta DBHko 2. mailan zeuden ikasle guztiek Eusko Jaurlaritzako Diagnostiko frogak pasatu zituzten. Emaitzak heldu berri dira eta benetan baikorrak direla esan dezakegu.

Etapa bietan Euskara, Matematika eta Gaztelania frogak pasatu ziren eta hartu ditugun emaitzek beste ikastetxe, sare eta orokorrean Euskadirekin alderatzen gaituzte, ikasleen “Hasierako maila”, “Erdi maila” eta “Maila bikaina” zein den islatuz.

Lehen Hezkuntza 4. maila:

Hiru arloetan, emaitzarik onenak izan ditugu bai Euskadirekin alderatuta zein gure ISEK bereko ikastetxeekin alderatuta ere. Maila aurreratuan zein ertainean ikasle kopuru handiago dugu alderaketa horretan; eta txikiagoa hasierako mailan.

DBH 2. maila:

DBHko datuei dagokienez, emaitzarik onenak izan ditugu bai Euskadirekin alderatuta zein gure ISEK bereko ikastetxeekin alderatuta ere, eta bereziki deigarriak dira Matematikakoak, ikasleen ia %100a maila ertain eta aurreratuan baitaude.

Emaitza hauek gure Hezkuntza Proiektu berezitua garatzeko erabiltzen ditugun metodologiak egokiak direla berresten dute, bai eta orientabide atalean egiten den lana ere, ikasle bakoitzaren erritmoari jarraituz, behar izan bereziak dituztenei atentzio pertsonalizatua emanez euren emaitzarik onenera heltzea lor dezaten, kontuan izanik baita ere profil honetako ikasle kopurua handiagoa dela.

Diagnostiko frogak Eusko Jaurlaritzak ISEI-IVEI erakunde autonomoaren bitartez martxan jartzen dituen gaitasunen inguruko froga batzuk dira. Froga hauek LH4 eta DBH2ko Euskadiko ikastetxe eta ikasle guztiek igarotzen dituzte, eta arlo desberdinetako gaitasunak neurtzen ditu. Azken deialdian Euskara, Gaztelania eta Matematikakoak neurtu dira. Ikastetxe bakoitzak duen egoera jakiteaz gain, Euskadiko sistemaren ondorio orokorrak ere atera ditzake.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences