Gazako krisi-humanitariorako laguntza, UNRWA erakundearekin kolaboratuz

Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen azalduta dugu Ikastolako Xedean.

Gazako genozidioa tratatzeko, Lauro Ikastolan jarduera ezberdinak burutzen ari gara: DBHko 4. mailako Etika arloko Giza Eskubideen proiektuan UNRWAren lana eta Gazako egoera aztertuko ditugu; “Kukulumendi” hitzaldietan, Xabier Madariaga izango dugu hirugarren urtez Gazan bizi izandako esperientzia Batxilergoko 1. mailako ikasleekin partekatzeko; Lehen Hezkuntzako eta DBHko beste mailetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariek gaiari buruzko informazioa azalduko dute. Hurrengo egunetan jarduera gehiago definitzen joango gara, etapaka, ikasleen adin eta kritika-gaitasuna kontuan izanda.

Orain, haratago joan nahi dugu, eta UNRWA Euskadirekin harremanetan jarri gara laguntza bideratzeko. UNRWAk zazpi hamarkada baino gehiago daramatza Palestinako errefuxiatuei laguntzen: misio iraunkorra du Palestinako 6 milioi errefuxiaturi laguntza eta babesa emanez Jordanian, Libanon, Sirian, Gazako zerrendan eta Zisjordanian, Jerusalem ekialdean barne. Gaur egun Gazako laguntza humanitarioaren bizkarrezurra da:

  • 90.000 pertsonarentzako larrialdi-babeslekuak kudeatzea.
  • 600.000 lagunentzako edateko ura banatzea.
  • Egunean 14.000 osasun-kontsultari erantzutea.
  • Arreta mediko espezializatua eskaintzea haurdun edo erditu ondoren dauden 5.600 emakumeri.
  • Haurren desnutrizioari buruzko 3.000 proba diagnostiko inguru egitea.
  • 12.000 haur ingururi larrialdiko ikaskuntza-zerbitzuak ematea.
  • 2.500 pertsonari laguntza psikosoziala eskaintzea.
  • Desgaitasuna duten 26.000 pertsonari baino gehiagori gizarte-zerbitzuak ematea.
  • 2.000 tona hondakin solido biltzea.

UNRAWren lana babestu nahi baduzue:

  • Banku-transferentzia: ES09 2100 2262 14 0200346635, urriaren 31rako, Lauro Ikastola adieraziz.
  • Bizum-a ondoko kodean: 33369.
  • Unean uneko dohaintza edo aldizkakoa, ondoko webgunean: https://unrwa.es/emergencia-gaza/
“plastika4 taldea”k sortutako ikurra, DBHko Agoran.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences