Thinking Football Film Festival: “Osasuna eta kirola” jakintzagaiko DBH4ko ikasleak irekiera jardunaldian izan ziren
Thinking Football Film Festival, Athletic Club Fundazioak Sala BBKren laguntzarekin 2013 urtetik antolatzen duen zinema eta futbol jaialdia da, handituz joan dena eta munduko futbol- eta zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu dena.
DBH 4ko “Osasuna eta Kirola” jakintzagaian dauden ikasleak aurtengo irekiera saio berezian izan ziren, urriaren 10ean, Itziar Cimavilla eta Aritz Treku irakasleak lagunduta. “Trigar” filma ikusteko aukera izan zuten, osasun mentala kontzeptua ikutzeaz gain, beste batzuk ere lantzeko baliogarria izango zaiena: frustrazioa, ametsa, erronkak… Martin Bengtsson Milango Interreko ume miragarriaren istorioa kontatzen du eta jokalariaren autobiografian oinarrituta dago, gaixotasun mentalak kirolean dituen ondorioak aztertuz.




