Urriaren 27an “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi zikloko saio berri bat izan dugu aurtengo zikloari hasiera emanez: Xabier Madariaga Idirin kazetaria izan dugu 1. Batxilerreko ikasleekin Palestinaren inguruan hitz eginez.
Maialen Begolain Garay eta Jon Eizaguirre Perez aurkezle eta gidari zirela, Xabier, Lauroko ikasle-ohi eta gurasoa, Palestinako egoeraz aritu izan da Rafah-tik heldu berri dela. Gutxieneko testuinguru historikoa azalduta, azken bi urteetako egoera azaldu du eta irudi, bideo eta sareetako argitalpenak baliatuz, testigantza ezberdinak plazaratu ditu.
Ikasleen galderei erantzunez, kazetaritza ogibideari buruz hitz egin du, esaterako, hildako 200 kazetari palestinarrak, sareen eragina ogibide honetan, eta berari zer ekarri dion kazetarai izateak: “Pertsonak ezagutzeko aukera ematen dit; pertsonen ibilbideetatik ikasteko aukera”.
Xabier Madariaga Idirinek (1981), bere ikasketak Lauro Ikastolan burutu zituen eta ondoren Nafarroako Komunikazio Fakultatean kazetaritza ikasi zuen. Esperientzia luzeko kazetaria da eta azken urteotan bere ahotik entzun ditugu nazioarte mailako albiste garrantzitsu asko EITBn korrespontsal lanetan.
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences