Unai Egia irakaslearen ikerketa: “Popel-Errautsak” filma estreinatu da Bilbon

Azaroaren 4ean Bilboko BBK Aretoan estreinatu da, Donostiko Zinemalditik etorrita, “Popel – Errautsak” filma, Imanol Pradales Lehendakaria eta gainontzeko autoritateak bertan zirela.

Azken urtean informatu izan dugunez, Oier Plaza gernikarrak zuzendutako filme honek Unai Egia Ikastolako irakaslearen ikerketa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran nazien konzentrazio esparruetan hildako errepublikanoen inguruko istorio harrigarria, hain zuzen.

Unai Egiak 2020 urtean abiatu zuen bere ikerketa “El impostor” liburua irakurri ostean, Enric Marcok ordezkatu zuen Enric Moner katalanari benetan gertatutakoa jakin nahian. Urte batzuk arinago hasia zuen baita ere Anton Gandarias Lauro Ikastolako gurasoak bere osaba Anjel Lekuonaren bilaketa, hura ere desagertua baitzen konzentrazio esparruetan. Antonek 2015tik ematen ditu hitzaldiak Lauron, Lehen Hezkuntzako “Ikas-komuniatea” saioetan, bere bilaketaren berri emanez; eta zoriz, Ikastolako lankideen bidez, Unaik eta Antonek bata bestearen berri izan zuten. Euren datuak kontrastatu eta Enric eta Anjelen ibilbideak berdintsuak zirela jabetu ziren.

Unai Egiaren ikerketak aurrera egin zuen (Y los campos se quedaron sin flores liburuan islatzen dena), Bilbotik Pragarako ibilbidea eginez, eta lortutako aurkikuntzen artean Anjelen eta beste errepublikarren errautsak daude, istorio harrigarria eta pertsonaia heroikoa plazaratuz: František Suchý, errautsak identifikatu eta ezkutatu zituena.

Pozgarria da Ikastolarentzat Egia eta Gandariasen bideak Lauron gurutzatu izana, horri esker topatu baitu Antonek bere osaba: ikerketa lanetan elkarlana, informazioa partekatzea eta transmisioa ezinbestekoak dira emaitzak lortzeko.

Kritika bikainak izan ditu filmeak eta ikustera animatzen zaituztegu azaroaren 7tik aurrera zine aretoetan egongo baita (Multicines azaroak 7-13). Hona hemen komunikabideetan izandako oihartzunaren adibide batzuk:

ARGIA, “Dokumental paregabea”.
EiTB Kultura
BERRIA
NAIZ, “Oroimenaren denbora-kapsula hunkigarria”
DEIA
EL DIARIO
EL CORREO
EL PAÍS

Eskerrik asko Unai Egia, Anton Gandarias eta Oier Plazari lan honen parte izatera gonbidatzeagatik.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences