II. HEZI ETA BIZI topaketa: Haur Hezkuntzako Orientabide saioak
Haur Hezkuntzako hazkuntza erronkei hoberen erantzuteko eta familiak orientatu eta esperientziak trukatzeko gunea da “Hezi eta Bizi” topaketa, bigarren urtez burutzen duguna.
Azaroaren 22an, larunbata, 10:00etatik 13:30era, Haur Hezkuntzako familiak batu nahi ditugu topaketa batean, ondoko gaiak jorratzeko:
- Hazkuntza eta hezkuntza.
- Hazkuntza, hezkuntza eta hizkuntza.
- Euskararen erabilera Ikastolan, kultura eta aisia.
Tailerrak eta zaintza: topaketa burutu bitartean, 3-7 urte bitarteko ikasleentzat tailerrak eta zaintza zerbitzua antolatu ditugu, familiek izena ematerakoan adierazi behar dutena.



