Ez da soilik zure arazoa; gurea ere bada
Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, hainbat jarduera burutuko dira Ikastolan, etapa guztietan, edukiak ikasleen adinaren arabera egokituz.
Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko hausnarketa egitea da burututako jardueren helburua, prestakuntza akademikotik haratago, baloreak landu nahi ditugulako, errespetuzko harremanak eta osasuntsuak, kasurako.






