Abesbatza Fair Saturday ekitaldian, laugarren urtez

Azaroaren 28an izan zen Bilbao Arenan Fair Saturday Event ekitaldia, Ei! Bilbao, FS ekimenari hasiera ematen diona, alegia.

Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartu zuen, Arhats Rekondok zuzentzen dituen 75 neska-mutilak, hain zuzen.

Laugarren urtez parte hartu izan dugu kultura sustatu eta bistaratu nahi duen musika ekitaldi honetan, bestelako kontsumoak arbuiatu eta ekitaldi kulturaletan primeran pasatu daitekeela ere plazaratuz. Esperientzia paregabea da gure abesbatzarentzat: formatu handiko ekitaldia, lehen mailako artistekin.

Zorionak egindako lanagatik!