Teknologien erabilera osasuntsu eta segurua sustatzeko tailerra Ertzaintzaren eskutik

Abenduaren 1etik 4ra bitartean, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu dituzte Ertzaintzak emandako hitzaldietan: teknologien erabilera osasuntsu eta segurua sustatzeko tailerra izan da.

Hitzaldiak bi atal nagusi izan dituzte: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea.

Ertzaintzako espezialistak aplikazio ezberdinetan egin daitekeena eta ezin dena egin azaldu zuen, eta adibide ezberdinak planteatu zituen, hala nola, pribatutasuna, irudiak, mehatxuak, profil faltsuak eratzea, etab. Ikasleek aplikazio hauek modu seguruan nola erabili ikasi zuten, kontuan izanik edozein ekintza sarean geratzen dela eta, ondorioz, horren erantzule direla.