Hamaika kantaldi ikasleek, Agate Deuna bezperan

Lauro Ikastolako hainbat ikasle izan da Agate Deuna bezperan abesten, Bilbon, Loiun eta Ikastolan bertan. Txikienetatik hasita, Ikastolatik ibilbidea egin dute 4-5 urteko ikasleek leku ezberdinetan ikaskide nagusientzat abesten: batxiler, jolastoki handia.

Lehen Hezkuntzako maila batzuk Ikastolan bertan izan dira kantuz, baina inguruko auzokideak ere bisitatu dituzte gure kulturan hain tradizio handia duen ohitura eramanez.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak goizeko lehen orduan Loiuko aireportuan izan dira eta gero, Bilbon. Eta 2. mailakoak ere, hiriburuan izan dira, Zazpi kale eta Areatza inguruan. Senitarteko ugari bildu zaie!

DBH 3ko Laborariak ere, Bilbotik ibili izan dira, negua laster amaitu eta natura itxartu nahian.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences