Otsailaren 24an, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko Ohiko Batzar Nagusia
LAURO IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIA
LAURO IKASTOLA, KOOPERATIBA ELKARTEAREN Estatutu Sozialen 30. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legearen 35. artikuluak ezartzen dutenez, Kontseilu Errektoreak OHIKO BATZAR NAGUSIrako deia egitea erabaki du. Batzar Nagusia 2026ko otsailaren 24an izango da, 18:30ean lehen deialdian, 19:00an bigarrenean eta 19:30etan hirugarrenean, Elkartearen lokaletan, Loiu Udaleko Goitiko-Antsobiaga Bidea, 2 kalean. Gai-zerrenda ondokoa izango da:
GAI-ZERRENDA
- Bi bazkide izendatu batzarreko akta onets dezaten.
- Aurreko batzarreko aktaren onespeneko txostena irakurri.
- Kudeaketa soziala aztertu eta, bidezko bada, Kooperatibaren Urteko Kontuak onetsi, bai eta emaitzen destinoa ere.
- Lauron, 2027-2028 ikasturtean, euren seme-alabak eskolatuko dituzten bazkide berrien derrigorrezko hasierako ekarpena eta sarrera kuota onetsi.
- Kontseilu Errektorearen informazioak.
- Kontseilu Errektorearen zatikako estatutuen araberako berriztapena.
- Jagolaritza Batzordearen estatutuko berriztapena.
- Zertifikazioaren unean dirauten Kontseilu Errektoreko Presidentea eta Idazkaria ahaldundu Kooperatiben Erregistroan inskribatu daitezen Batzar Nagusiaren erabakiak publiko bihurtzeko, beharrezkoa bada, bai eta funtsezko ez diren akatsak ongitzeko ere.
- Galde-erantzunak.


