Batzar Nagusiak Urteko kontuak onetsi eta Kontseilu Errektore eta Jagolaritza Batzordeak berriztatu zituen
Bazkideen 431eko quorum-arekin, bertaratutako 176 bazkide eta ordezkatutako 255, azken urteetako parte-hartzerik altuena, Batzar Nagusiak Kudeaketa soziala, Urteko kontuak eta emaitzen destinoa onartu zituen, bai eta eta 2027-2028rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena ere.
Errektore Kontseiluko informazioen atalean, 2025 urteko garapenaz informatu zen, Lauro Fundazioaz, 2025-2030 Plan Estrategikoaz eta hurrengo erronkez.
Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak hautatu zituen: kide titularrak, Isusko Oribe Bastero, Libe Makua García, Olatz Ibarretxe Larisgoitia, Goiuria Lauria Zugazagoitia, Naroa Atxurra Fuentes eta Izaskun Aguirre Collado; eta ordezkoak, Miren Erregine Ruiz Ibarra eta Oihana Rementeria Roces.
Kontseiluak agintaldia amaitu duen kideari eskerrak helarazi zizkion bertaratutako bazkideen aurrean egindako lanagatik: eskerrik asko Alaitz Landaluzeri.
Bestalde, Jagolaritza Batzordeko kideak hautatu ziren: Mikel Agirre Aizpuru, Iñaki Arteaga Artabe, Ibon Rementeria Sanz eta Amagoia Tejedor Ortuondo.




