Balear Uhartetako kooperatibetako arduradunak izan ditugu bisitan, KONFEKOOPen eskutik
Martxoaren 12an Illes Balears-eko Kooperatibetako ordezkari eta arduradunak etorri zaizkigu bisitan gure proiektua ezagutzeko, KONFEKOOPen eskutik.
Kooperatiben Konfederaziotik Beñat Azurmendik lagunduta, eta Joan Manel Munet Uctaib-ko presidentea buru zutela, hamabi pertsona hurbildu zaizkigu eta interes handiarekin jarraitu dituzte Zuzendaritza Talde, arduradun zein ikasleen azalpenak: Batxilerrean, Zuzendariek azaldutako proiektuaren oinarriaz gain, zazpi ikasle izan dira euren esperientziak aurkeztu eta Lauroko proiektuak zer ematen dien azaltzen, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, katalaneraz ere kukuren bat eginez; ostean, Lehen Hezkuntzako Eskola-baratza eta urmaela bisitatu dituzte, bertoko ikasleek azalduta, bai eta auto elektrikoen proiektua ere; 2030 Agendako bost eko-ordezkariek gure planaren nondik norakoak azaldu dizkiete; eta amaitzeko, Haur Hezkuntzan izan dira une honetan martxan dauden proiektuak bertatik-bertara ikusiz.
Eskerrik asko bisitagatik eta erakutsi duzuen interesagatik!








