Iker Odei Garay Pantoja ikaslea, Bilbao Basket-arekin, Huelvan
Iker Odei Garay Pantoja, DBH-4ko ikaslea, Mikel Fernández, Lauro Fundazioko saski koordinatzailea, eta Sare Arrieta, Lauro Ikastolako ikasle ohia, Huelvan izan dira aste honetan Junior Mailako Kluben Espainiako Txapelketan Bilbao Basket taldeko kide gisa: jokalari, entrenatzaile a eta fisioterapeuta lanetan, hurrenez hurren.
Bilboko taldeak multzo fase bikaina egin zuen, final-zortzirenetara sailkatzea lortuz. Bertan amaitu zen haien ibilbidea, Basket Zaragoza taldearen harrobikoen aurka lehiatu ondoren.
Emaitzatik harago, esperientzia honek pauso garrantzitsua suposatzen du haien garapen pertsonal eta kirol arloan, estatu mailako lehiaketa gorenean arituz eta luzaroan gogoratuko dituzten bizipenak pilatuz.
Lauro Ikastolatik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu, eta harro gaude Lauroren izena estatu mailako saskibaloiaren agertoki garrantzitsuetan ordezkatzen jarraitzen dutelako.



