Jakin-Min programaren aitortza-agiria hartu dute ikasleek

Maiatzaren 12an DBH 4ko bost ikasle Bizkaiko Foru Jauregian izan ziren, Katalin Arrien irakasleak lagunduta, Jakiunde-k antolatutako zientzia, arte eta letren hitzaldi-zikloan parte hartu izanagatik, aitortza-agiria hartzen: Katalin Alberdi de Ibarra, Julen Alonso Bikandi, Iara Diaz de Lezana Pérez, Maddi Gomez Velasco eta Maria Urizar Conde.

JAKIUNDE Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatzen duen JakinMina programan parte hartu duten ikasleek aitorpen agiri ofiziala hartu dute Elixabete Etxanobe Landajuela Ahaldun Nagusiaren eskutik.

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira.

Zorionak konpromiso hartu eta egindako lanagatik!