Irailaren 8an hasiko da 26/27 ikasturtea

Maiatzaren 26ko bileran, Eskola Kontseiluak 26/27 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak 2027ko jai-egun ofizialak argitaratu arte eta bestelako jarraibiderik eman ezean.

Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 18an bukatu. Data hauek ez dute aldaketarik izango.

Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira:

  • Urriak 12: Pilar eguna.
  • Azaroak 1-2: Domu Santu jai-eguna.
  • Abenduak 4*-8 bitartean: Sortzez Garbiaren eta Konstituzioaren zubia.*
  • Abenduak 22: azken klase eguna Gabonetako opor aurretik.
  • Urtarrilak 7: lehen klase eguna Gabonetako opor ostean.
  • Otsailak 8-9: Inauterietako jai-egunak.
  • Martxoak 19: azken klase eguna Aste Santu opor aurretik.
  • Apirilak 5: lehen klase eguna Aste Santu opor ostean.
  • Maiatzak 1-3: lanaren zubia.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences