Amaituta dagoeneko Forensic Science-ko aurtengo kasuak

Ikasturtea ia amaitu da, eta FORENSIC SCIENCE bezalako proiektu batzuk amaitu dira.

Forensic Science, Batxilergoko 1. mailan garatua, STEAM hezkuntza-ekimen bat da, eta ikasleei ikertzaile eta polizia zientifiko bihurtzea proposatzen die, itxurazko krimen bat konpontzeko: lapurreta bat, hilketa bat,…

Ikasleek lantaldeetan lan egitean datza, auzitegiko adituen rola hartuz, kasu praktiko bat ebazteko. Programa hainbat fasetan banatzen da: begi-ikuskapena, laborategiko lana eta kasuaren defentsa.

Metodologiaren helburua gaitasun eta bokazio zientifikoak sustatzea da, ikasleei ikasgelan ikasitako ezagutza teorikoak bizitza errealeko egoeretan aplikatzeko aukera emanez. Ariketa batzuetan, polizia zientifikoaren dibisioekin ere kolaboratzen dugu (Ertzaintzarekin adibidez), ikerketa kriminalaren benetako ikuspegia eskaintzeko.

Bideo labur honetan, lehenengo zatian, ikasleak lanean ikus ditzakezue; eta bigarrenean, Ikastolako bi lantaldek eramandako kasuen bi adibide.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences