Batxiler 1eko ekaineko ekintza bereziak
Batxilerreko ohiko ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu ekaineko azken egun lektiboetan. Aurten izan dira:
- Sorosle ikastaroa, Lanbide/Gurutze Gorria-ren eskutik.
- Praktikak Haur eta Lehen Hezkuntzan.
- Laguntza eta akonpainamendua “Gurena” nagusien etxean.
- Euskara C1 titulua lortzeko ikastaro trinkoa, Ullibarriren eskutik.
- Ingeleseko Cambridge azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa.
Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere.
Zorionak parte hartu duten ikasleei, eta euren familiei, hartu duten konpromisoagatik eta egin duten esfortzuagatik!











