Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan
Ekainaren 5ean, 2. Batxilergoko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinuko Lauroko ikasleak EHUk EUSKADIKO XVII. EKONOMIA OLINPIADAren sari banaketan egon ziren, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, hain zuzen, Maite Mugira eta Zaloa Gomezek lagunduta.
Irene Andres ikasleak banakako saria jaso zuen Euskadiko 6. postua lortu baitzuen. Bestalde, guztira aurkeztutako 80 ikastetxeen artean, Lauro Ikastolako ikasleek notarik altuena lortu zutenak izanik, ikastetxe irabazlearen saria jaso genuen, gure ikasleen maila orokor altua islatuz.
ZORIONAK guztioi!





