Brasilen, Expozientzien azokan egon den taldea, hirugarren!!!

Batxilerreko Betabot taldea, Brasileko Milset Expozientzia azokara bidaiatu dena, hirugarren geratu da euren kategorian, “Hezkuntzan komunikazioa bideak zabaltzen” proiektuarekin.

Zorionak lau ikasleei eta Amaia Pérez irakasleari, eta eskerrik asko denoi, eta bereziki bidaia posible egin duten enpresa eta partikularrei!

Azken bi egunei buruz idatzi duten kronika gehitzen dizuegu:

21/5/2016

“Gaur sari banaketa da! Baina hau gauean denez, hiru hondartza ezberdinetara doan ibilaldi batera joango gara, Chile eta Portugalgo lagunekin. Hondartza guztiak ederrak ziren! Bugy batean montatu gara ere!

Sari banaketa berandu hasi da (hau bai sorpresa…) baina guretzat hobeto, uste baino beranduago heldu baikara ibilalditik. Sari guztiak portugeses esan dituzte eta ozta-ozta enteratu gara gure izena esan dutenean. Gure kategorian, programazioa, hirugarren saria lortu dugu!

21/5/2016

Etxera bueltatzeko eguna iritzi da…😭 Goizeko 12etan hegazkina hartu behar dugu Salvadorera joateko eta handik Lisboara. Hegazkinean gaude, Lisboa bidean. Lo egin behar izango dugu, goizeko 5etan helduko gara-eta. Azkenean iritzi gara Madrilera! Lisboatik hegaldia laburra iruditu zaigu. 😂

Bukatu da bidaia! Oso esperientzia polita izan da guztiontzat. Mila esker lagundu gaituzten guztiei, bereziki Amaia Perez-eri!!

IMG_20160518_113115 IMG_20160518_094937


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.