Migrazio eta integrazioari buruzko hitzaldiak DBH 3n

Aste honetan, eta Zubietxe Elkartearen eskutik, Amadou Loum artista plastiko senegaldarra DBH3ko talde guztiekin elkartu da, bere migrazio eta integrazio esperientzia eta bizipenak gure ikasleekin partekatzeko. Solasaldietan, Amadouk ikasleen galdera mamitsu ugariei erantzuna eman die.

Gizarte ikasgaiaren barruan, migrazioak sakonki landu dituzte 2. ebaluazioan, eta immigrante bat elkarrizketatzeaz gain, egungo migrazio puntu-beroen inguruko minidokumentalak ekoitzi dituzte. Testigantza honekin, gizartean gero eta pisu handiagoa hartzen ari den gaia borobildu dugu, elkartasun eta enpatia jarrerak sortu eta aurreritzi eta mesfidantzazkoak alboratzeko borondatearekin.

Ikastolak, pasada ikasturtean, Zubietxe Elkarteak aurrera eramandako Bigarren Eskuko Liburudenda “LIBU” bere ekimenean parte hartu zuen, liburu bilketa egiten (http://libu.es/). Zubietxeri buruz gehiago jakiteko edo parte hartzeko: http://zubietxe.org/ .
 


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences