“7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna KALAKARI taldearen eskutik, Loraldia Eskolan

Iragarri izan dugunez, DBH 4ko KALAKARI taldeak, Loraldia Eskolan parte hartu du, martxoaren 23an “7 kantu, 7 lur, 7 konexio” ikuskizuna antzeztuz.

Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatu zituzten 15-16 urteko ikasleek, ikusle zituzten senitarteko eta lagunak kantatzen jarri arte. Tradiziozko kantuak eta gaur eguneko testuingurua lotu zituzten, bai eta antzeztu ere. Eskerrik asko bertaratutako guztiei!

Hona hemen, argazki batzuk:

Iturria: LORALDIA.

no images were found


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences