Batxilerreko ikasle berrien matrikula epea eta ate irekiak

IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA

  • Maiatzaren 2tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00-16:30

Prozesua xedapen hauen arabera egingo da:

  • Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua.
  • Hezkuntza Sailburuaren 2018ko otsailaren 23ko Agindua: agindu honen bitartez 2018/19 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira.

Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke:

  • Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta.
  • ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 2tik 13ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA.

Beharrezko dokumentuak:

  • Ikasle eskatzailearen NAN.
  • Gurasoen NAN.
  • Familia liburu osoaren fotokopia.
  • Familia-errolda agiria.

ATE IREKIETAKO JARDUNALDIA Batxilerrean: apirilak 24, asteartea, 16:00etan.

Bisita honetara etortzeko interesa duten familiek, konfirmazioa bidali behar dute Idazkaritzara: korreo elektronikoz rodriguezr@lauro.org helbidera edo 94-4710444 telefonora deituz.

Data honetatik aurrera ere aukera izango da Ikastola ikusteko zita adostuz, helbide eta telefono berdinean.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences