Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalariak, saio teknikoak egingo ditu Lauron

Maite Mugira, Gernika Saskibaloi Klubeko jokalaria eta Ekonomia irakaslea da Lauro Ikastolan.

Gernika Saskibaloi Klubean, gaur egun, Euskadiko nesken lehenengo mailan jokatzen du eta bere ligako anotatzailerik onena da. Kirol-ibilbide luze eta arrakastatsua du, Bizkaiko eta Euskadiko selekzio guztietan parte hartu izan baitu eta Espainiako hainbat txapelketetan jokatu du, bai Euskadiko selekzioarekin zein bere klubarekin. Horretaz gain, Euskadiko txapelduna izan zen taldea LF2-ra igotzean, horretan ere txapeldunak izanik eta euren taldea nesken Espainiako maila altuenera eramaten.

Maite, Bigarren Hezkuntzan irakasle izateaz gain, saskibaloiko talde batzuekin kolaboratuko du teknifikazio saio batzuk burutuz: Kadete A eta B, eta Gaztetxoen D eta E taldeekin 45 minutuko saioak egingo ditu, astean behin, jokalarien banakako teknika eta taktikak garatzen. 

Eskerrik asko, Maite, zure laguntzagatik! Ziur gaude gure neskek bikain aprobetxatuko dutela.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.