Batxilerreko ikerlari-talde bat saritua Elhuyar-eko Zientzia Azokan

“Lauroko Astronautak” taldeak, Batxiler 1eko Leire, Izadi, Aiala eta Nahiak osotua, Elhuyar Zientzia Azokako Sari nagusi bat irabazi du “Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin” proiektuarekin.

Sari banaketa ekainaren 5ean izango da eta orduan jakingo dute sariaren nondik-norakoa. Goizetik, Bilboko Areatzan izango dira ikasleak 12:00etatik aurrera euren proiektua stand batean erakutsiz (aforo mugatua, neurria betezk, etab.); eta arratsaldez, 17:00etatik aurrera sari-banaketa izango da, ikuslerik gabe, streamming bidez Zientzia Azokako webgunean.

Zorionak gure ikerlariei!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences