Ikastaroak

25/26 ESKAINTZA

 * Oharra: igeriketa ikastaroetan izena emateko 3 urte beteta izan behar dira urriaren 1erako.

IZEN-EMATEKO PROZEDURA:

Lauroko bazkideak:
– Sar zaitez ALEXIA-ko plataforman (ez App-ean).
– “Eskolaz kanpo”ko atalean, aukeratu inskribatu nahi duzun seme-alaba.
– Eskaintzako aukerak agertuko zaizkizu eta banan-banan aukeratu eta sakatu “Eskatu” botoiari.

Lauroko bazkideak EZ direnak:
– Bete eta bidali zerbitzuak@laurofundazioa.eus helbidera ondoko inprimakia.

Prozedura hauekin aurrematrikula eginda dago. Epea amaitutakoan, ez dira bajak onartuko, zozketa egin eta behin-behineko zerrendak argitaratu ahal izateko.

 

EPEAK 25/26 ikasturterako:

Izen-ematea urte osorako da, eta baja eman nahi izanez gero, hiruhileko bakoitzean eman daiteke. Dagokion epetik kanpo baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Ikastaro baten baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, ekintza eta ordutegi ezberdinetan izan behar da. Bete ezean, izen-emate guztiak baliogabetuko dira.

Aurrematrikula egiteko epeak amaitutakoan ez dira bajak onartuko.

Lehen hiruhilabea: irailak 29 – abenduak 21.

  • Izen-emateko epea: uztailak 16 – irailak 8.
  • Behin-behineko zerrendak, itxaron zerrendak eta bigarren aukerak: irailak 22.
  • Erreklamazio epea: irailak 23-24.
  • Behin-betiko zerrendak eta plaza libreak: irailak 25.
  • Ikastaro hasiera: irailak 29.

Bigarren hiruhilabetea: urtarrilak 8 – martxoak 18.

  • Baja emateko epea: abenduak 1-9.
  • Plaza libreak argitaratu: abenduak 16.
  • Izen-emate eskaera: abenduak 17-21.
  • Ikastaro hasiera: urtarrilak 8.

Hirugarren hiruhilabetea: martxoak 23 – ekainak 14.

  • Baja emateko epea: martxoak 1-8.
  • Plaza libreak argitaratu: martxoak 10.
  • Izen-emate eskaera: martxoak 11-15.
  • Ikastaro hasiera: martxoak 23.

Ikastaroetako plazen esleipena:

Izen-emate epea amaituta, zozketa burutzen da plazen esleipena egiteko. Irizpidea: letra bat atera eta horren arabera ordenari jarraitu, Lauroko bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.

Itxaron zerrenda bat egingo da eta bajaren bat egotekotan kontuan hartuko da. Hurrengo hiruhilekoan ez zaio prozedura honi jarraituko (itxaron zerrenda hau ez da indarrean egongo).

Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, eta lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.

  •  Bigarren eta hirugarren hiruhiletarako izen-ematea:

Baja emateko epea zabalduko da eta horren ostean plaza libreak argitaratuko dira. Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna izango dutelarik.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences