Abesbatzak Fair Saturday-ko hasiera ekitaldian parte hartu zuen

Aurten ere, Lehen Hezkuntzako Abesbatzako 42 kideek Fair Saturday ekimeneko hasiera ekitaldian parte hartu zuten, azaroaren 24ean Bilbao Arenan, hain zuzen.

Ekitaldia ederra izan zen eta gure ikasleen arteko giroa eta parte hartzea, bikaina! Bulego, Maren, Langi, Eñaut Elorrieta, Serafin Zubiri, Africa Bibang eta beste 3.000 bat artistekin batera, koro, abeslari zein musikariekin, eta ia 6.000 ikusleen aurrean, kontzertu ederra burutu zuten.

Kontuan izan EiTB bertan izan zela eta ekitaldi osoa Gabon egunean emango dutela.

Gora musika eta gora kultura!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.