Agate Deuna bezperako kantaldiak

Egun handia izan zen Agate Deuna bezperakoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Txikienak, 3, 4 eta 5 urtekoak, goizetik abiatu ziren DBH, Batxiler eta Lehen Hezkuntzako jolastokira ikaskide nagusiagoei abestera. Esperientzia ederra!

Lehen Hezkuntzako 1., 5. eta 6. mailetakoak, Ikastolako inguruko baserrietan ibili ziren kantari, auzokideen harrera bikanagaz.

Bilbora abiatu ziren Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailetakoak. Lehenak, San Nikolas, Arriaga, Plaza Barri eta Unamuno inguruan izan ziren. Eta bigarrenak, Loiuko aireportuan hasi eta Bilboko Eliptikara, Arte Ederretako Museo eta Guggenheim-era hurbildu ziren. Ibilbide honetan, Ikastola sortu zen Elkano, 6 kaleko puntutik igaro ziren, eta 60. hamarkadan Azkueko Ikastetxeko ikasleak bezala ibili ziren Agate Deuna abesten.

DBHko Laborariak, bestalde, Txorierrira hurbildu ziren ohiko kantak eta kanta zaharrak berreskuratuz.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences