Agurra eta ongi etorria!

Azken bost urtetan, Aizea Garcia Ikastolako osasun-zerbitzuaren parte garrantzitsua izan da. Bere gertutasunak, goxotasunak eta egunerokoan ikasle, familia eta lankideekin izan duen inplikazioak arrasto oso berezia utzi dute Lauroko komunitatean.

Etapa berri bati ekingo dio orain, ospitale-eremuan zuzenean pazienteak artatzeko duen bokazioari helduz. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu urte hauetan guztietan egindako lanagatik, erakutsitako profesionaltasunagatik eta, batez ere, pertsona gisa eman digun guztiagatik. Zorte onena opa diogu bere bide berrian.

Era berean, poz handiz ongietorria egin diogu Alba Rubiori. Erizaintzako Gradua eta Eskola Erizaintzako masterra ditu, eta bost urte baino gehiagoko esperientzia profesionala. Gainera, haurrekiko gertutasuna eta hezkuntza-komunitatearekiko interesa nabarmenak dira beregan. Ziur gaude ilusioz eta konpromisoz helduko diola etapa berri honi eta gure komunitateko kide bikaina izango dela.

Mila esker, Aize, bihotzez. Eta ongietorri beroena, Alba.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences