Agurra ospatu dugu 47. promozioarekin

Maiatzaren 16an ospatu dugu Ikastolako 47. belaunaldiaren agurra (2010-2025), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,… Eta jarduna, dantza berezi batekin amaitu zen, ikasle eta gurasoak elkarrekin agertuz: soka-dantza bat izan genuen kultur transmisioa eta bizikidetza uztartuz.

Eskerrik asko ere parte hartu zuten Lehen Hezkuntzako ikasleei, bai Abesbatza zein Dantza-taldekoei ere. Artistak zarete!

Ekitaldiko argazki guztiak eta bideo-grabaketa, familien atal pribatuan daude.

Eta zorionak promozioari! Hemen gaituzue nahi duzuenerako!

SOKAK LOTZEN GAITU ORAINDIK


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences