Batzar Nagusia otsailaren 24ean izango da, ostegunez

Datorren otsailaren 24ean, osteguna, Kooperatibaren urteroko Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu, aurrez-aurrekoa, DBHko Auditorium-ean.

Batzarra balioduna izan dadin eta deialdia errepikatzeko beharrik egon ez dadin, parte hartu eta boto eskuordetuaren bidez ordezkatutako bazkideen kopurua %10eko gutxienekora heldu behar da. Beraz, parte har dezazuela eskatzen dizuegu, horixe baita gure Estatuek bazkideentzat ezartzen duten lehen betebeharra. Pertsonalki ezinezkoa bazaizue, eman zuen ordezkapena beste bazkide bati zirkularretan azaldu dugun bidea erabiliz.

Lehen zirkularrak eta deialdia bazkideei helarazi dizkizuegu, ohi denez, korreo elektronikoz. Hala ere, eskuragarri daude baita ere webgune pribatuan FAMILIEN ATALEAN: KOOPERATIBA – BATZAR NAGUSIA.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.