Betabot taldeak MOONBOTS finalean parte hartuko du

Lauro Ikastolako BETABOT taldeak Google-ek proposatu zuen MOONBOTS lehiaketan parte hartu du udan zehar. Taldea osotzen dute Ander Aguiriano, Jon Andoni Bretón, Sue González eta Asier Rementeriak, Amaia Pérez eta Borja del Río irakasleen laguntzaz.

Lehiaketa honen helburua da robot bat sortzea, LEGOren bidez, Ilargian burutu behar diren misio ezberdinak garatzeko. Deialdia ekainean izan zen eta 233 talde aurkeztu ziren: euretatik, 30 bakarrik sailkatu dira finalerako, euren artean, Lauroko BETABOT. Irailaren 7an, astelehena, izango da azken proba eta EEBBetako 17 talde, Israeleko 3, Brasileko 2 eta beste hainbatekin lehiatuko dira.

Abuztuaren 31n aurkezpena egin zuten euren webgunean: webgunea eta bideoa . Bestalde, Google-en lehiaketaren atal bat lanaren dibulgazioa egitea zen eta horretarako Getxoko Udaletxeak eta Portu Zaharreko Jaiko Komisioak karpa bat jarri zuen Algortako Portu Zaharrean jendearen aurrean euren proiektua aurkezteko.

Euskadi Irratiak elkarrizketa egin zien eta ETBk ondoko erreportaia emititu zuen abuztuan: ikusi erreportaia

Lehiaketa honen saria bidaia bat da Japonera eta bertan Google-en XPRIZE lehiaketan parte hartzen ari diren zientzilari eta ingeniariak ezagutzeko aukera izango lukete.

ZORTE ON!!!

 

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.