Bi saritu Lehen Hezkuntzan Fair Saturday-ko lehiaketan
Ekainaren 14an Bilboko Bidebarrietako liburutegian banatu dira Fair Saturday fundazioak antolatutako “Pentsatzek ipuinak” literatur lehiaketaren sariak. Haur eta Gazteei zuzendutako VIII. edizio honetan, Bizkaia osoko 25 ikastetxek eta 1.100etik gora ikaslek hartu dute parte lau kategoria ezberdinetan.
Lehen kategorian, Lauro Ikastolako 4. mailako bi ikasle izan dira sarituak “Bakardadea” gai jorratuz: Ian Orio Arnaiz eta Unax Abad Egaña. Zorionak mutilak!
Irabazle bakoitzak sarituaren diploma eta 100 euroko saria jaso ditu, norberak hautatutako gizarte-proiektu bati laguntzeko; kasu honetan, “Aita Mari”ri emango diotena, itsas salbamendu humanitarioko erakundea.
Bestalde, Lauro Ikastola bera ere saritua izan da eta aipamen berezia izan du hezkuntza zentro parte hartzaileena izateagatik.






