Berrien artxiboa

Gozatu oporrak!

Udaberriko ekitaldiarekin eman diote amaiera hiruhileko honi Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek. Ekitaldi bikaina izan da, ohi denez, lan, esfortzu eta inplikazio handia erakusten duena, musika, dantza eta omenaldiak batu dituena. Eta hori dena mezu garrantzitsuak emanez: hezkidetza, giza-eskubideak, aukera berdintasuna denontzako eta gure kultura eta hizkuntzaren defentsa. Eskerrik asko partaide guztiei eskainitako ikuskizunagatik! Gozatu ...
Read more

Euskara gara!

Ederra izan da goizean Ikastolan egin dugun Korrika Txikia, eraikinetik eraikinera, etapa guztietako ikasleekin lekukoa eta Korrikako mezua eramanez. Ibilbidea amaituta, denok batu gara jolastoki handian, mezua irakurri eta Bilboko Ikastolako kilometroko lekukoa eramango duten pertsonak omenduz: aurten, BERBALAGUN taldeko kideak izango dira gure ordezkari Bilbon eta Iñigo Juaristi eta Ibai Elorriaga etorri dira taldearen ...
Read more

Industria Erronkaren VI. edizioan izan dira Batxilerreko ikasleak

Martxoaren 18an, Batxiler lehen mailako Teknologia eta Ingenieritzako ikasleak BECera hurbildu ziren, Oihane Uriarte eta Aintzane Arteaga irakasleak lagundurik, FVEM-ek (Federación Vizcaína de Empresas del Metal) antolatutako INDUSTRIA ERRONKA EXPERIENCE VI.edizioan parte hartzera. Programa honekin Dibal eta Gamesa bisitatu dituzte gure ikasleek eta amaiera emateko, azken ekitaldian izan ziren Bizkaia osoko 800 ikasle baino gehiagorekin, ...
Read more

Martxoaren 19an hasiko da 24. KORRIKA! Euskara gara!

Maitasuna da Euskararen indargunerik handiena. Bihartik hasita, 15 egunez, 24 orduz, egun eta gau, euri eta eguzki, laino eta elur, hamaika zoro euskararen alde Euskal Herrian zehar korrika egiten etengabe ibiliko dira. Eta hori maitasun hutsa da. Azken datuek dioten bezala, maitasun horrengatik, atxikimenduagatik, erabiltzen dugu egoerak uzten digun baino euskara gehiago.  Hala ere, Sisiforen ...
Read more

Euskadiko Filosofia Olinpiadan, hirugarren: Zorionak, Olaia!

Martxoaren 13an Euskadiko Filosofia Olinpiadako Finala izan da Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Informatu genuenez, Batxilerreko hamaika ikaslek parte hartu dute aurten, iruzkin modalitatean, “Eromena” gaia jorratuz. Finalerako, bi ikasle sailkatu ziren, Eunate Krutxaga eta Olaia Olivas, eta talde osoak lagundu zituen Gasteizera, Iñigo Martinez Peña irakasleak lagundurik. Olaiak hirugarren egin zuen azken sailkapenean bere lana ...
Read more

Sarreren zozketa Udaberriko ekitaldirako

Udaberriko ekitaldiko sarreren zozketa, Lehen Hezkuntzako bi ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den hizkia “B” izan da. Beraz, zozketan izena eman dutenetatik ondoko deiturek lortu dute sarrera: Kontuan izan, zozketari buruzko zirkularrean azaldu genuenez, ez ditugula zerrendan sartu Gabonetako sarrera lortu zutenen eskaera. Sarrerak prestatzen ari gara eta astelehenetik aurrera entregatuko dizkiegu ikasleei klasean. ...
Read more

Batxiler matrikula ofiziala, martxoaren 16tik 27ra

Eusko Jaurlaritzako matrikula ofizialerako epea martxoaren 16tik 27ra izango da: IKUSI HEMEN. Matrikula bi modutara egin daiteke: EGUTEGIA ORDUTEGIA Martxoak 16-27 8:35 – 14:00 eta 15:00 – 17:00 Gure Batxilerreko instalazioak eta berezitasunak ezagutu nahi badituzu, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Ondoan duzun dokumentuan azaltzen duguna bertatik-bertara ikusi ahal izango duzu eta nahi duzun guztia galdetu. ...
Read more

Balear Uhartetako kooperatibetako arduradunak izan ditugu bisitan, KONFEKOOPen eskutik

Martxoaren 12an Illes Balears-eko Kooperatibetako ordezkari eta arduradunak etorri zaizkigu bisitan gure proiektua ezagutzeko, KONFEKOOPen eskutik. Kooperatiben Konfederaziotik Beñat Azurmendik lagunduta, eta Joan Manel Munet Uctaib-ko presidentea buru zutela, hamabi pertsona hurbildu zaizkigu eta interes handiarekin jarraitu dituzte Zuzendaritza Talde, arduradun zein ikasleen azalpenak: Batxilerrean, Zuzendariek azaldutako proiektuaren oinarriaz gain, zazpi ikasle izan dira euren ...
Read more