Berrien artxiboa

Saskibaloiko Mini Neskak A, Bizkaiko A ligako txapeldunak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2019
Saskibaloiko Mini Neskak A taldea, Bizkaiko A ligako txapeldun geratu da, eta Euskadiko txapelketa jokatuko dute. Zorionak!!! Bestalde, Saskibaloiko D ligan Mini B taldea txapeldun geratu egin da. Futbol 5ean, aurten, bi txapeldun ditugu: Lauro C eta D taldeak. Eta Esku pilotan, D ligan, Umeen taldea Bizkaiko txapeldun geratu da. Zorionak guztioi!!!  
Sakondu

Hazparneko trukea, zazpigarren urtez!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 maiatza, 2019
Zazpigarren urtez jarraian DBHko 1. mailako 19 ikaslek Hazparneko Ursuia eskolako ikasleekin trukea egin dute Aste Santuko opor aurretiko astean. Iparraldeko gaztetxoak eta familiak ezagutzeaz gain, ikasleek euskara hutsez harremantzeko aukera izan dute aste osoan hainbat ekintza garatuz: Hazparne ezagutu, Baiona tippian barneratu Euskal museoa bisitatuz, Hendaiako Abaddia gaztelua ikusi, Korrikan parte hartu, Gurasoekin batera ...
Sakondu

Plastikako proiektuak aurrera doaz

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 maiatza, 2019
DBHko Plastika ikasgaian kurrikulumaren edukiak proiektu zehatz eta hurbilen bitartez garatzen dira emaitzei benetako erabilera esanguratsua eman nahian. Hori dela eta, ikasturte honetan garatu ditugun bi proiektuen berri eman nahi dizuegu: ARTE SHOP-DENDA PROIEKTUA DBHko 2. mailako ikasleekin Artistak eta arte lanak aztertu ondoren, ikasleek plastika lana garatu dute, artearen kontzeptuan sakonduz eta hausnarketa bideratuz. ...
Sakondu

Batxiler: ate irekiak eta matrikula ofiziala

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 apirila, 2019
IKASTOLAKO IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA (Batxiler eraikinean) Maiatzaren 2tik 13ra. Ordutegia: 8:00 – 15:00. Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: KLIKATU HEMEN Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan bertaratuta. ON-LINE, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (aukera hau, maiatzaren 2tik 12ra). HEZKUNTZA ORRIALDEA. Beharrezko dokumentuak: Ikasle eskatzailearen NAN. Gurasoen NAN. Familia liburu osoaren fotokopia. Familia-errolda agiria. ...
Sakondu

Kontzertu Ekonomikoaren inguruko bideoak, Pedro Luis Uriarteren hitzaldian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 apirila, 2019
Iragarri genuenez, apirilaren 9an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 1. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, saio hau, ikasturteko azkena izanik. Bideo labur bi prestatu ditugu Kontzertuaren garrantzia eta “Kupoa” zer diren azaltzeko, baina hitzaldi osoa ikusteko, sar zaitez familien atal pribatuan: FAMILIAK – IKASTURTEKO EDUKIAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA. Baliatu itzazu egun ...
Sakondu

Burutu dugu KORRIKA TXIKIA LAURON

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2019
Euripean, baina Ikastolako ikasle guztiek burutu dute Lauroko KORRIKA TXIKIA. Eta ordu bata bueltan,Bilboko 1.701 KILOMETROko lekukoa eraman dute Lauro Ikastolako Batxilerreko ikasleek. daKLIKagu!!!  
Sakondu

Garbiñe Echevarria, ur-poloko Euskadiko selekzioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2019
Ikastolako ur-polo gaztetxo mailako jokalari batek, Garbiñe Echevarriak, Euskadiko selekzioan sartzea lortu du. Garbiñek, beraz, Espainako txapelketa jokatuko du gure selekzioarekin. Garbiñek Lauroko senior taldean ere jokatzen du, eta kategoria honetan, beste bi taldekide dira ere Euskadiko selekzioaren kide: Oihane Gago eta Amaia Capel. Zorionak hirurei!!!
Sakondu

Europar mailako faserako klasifikaturik Batxilerreko ikasleak European Youth Parliament-ean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 apirila, 2019
Lehen Batxilerreko Cristina Alonso, Asier Esandi eta Ander Urteaga Zaragozan izan ziren apirilaren 3tik 7ra, Oihane Urizar irakasleak lagundurik, European Youth Parliament-eko fase nazionalean eta fase europearrerako sailkatuak izan dira. Zorionak! Zaragozan zeudela, anekdota ederra izan zuten: bertan, EYP-eko monitoretza lana egiten ari ziren gazteen artean, Gorka Etxebeste Arroyo ikasle-ohia topatu zuten. Gorkak, Ikastolan zegoen ...
Sakondu

Zure ilea eman nahi duzu? Ikastolan lagunduko dizugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 apirila, 2019
DBH 1.mailako ikasleek Ethics ikasgaian landu duten “Mechones Solidarios” (“ile-motots solidarioa”) izeneko ekintza zabaldu nahi dute ikastolako guraso, irakasle eta ikasleen artean, geletan ere aurkezpena egin dutelarik. “Mechones solidarios” ekimenak gaixo dauden eta ileordea behar duten pertsonei laguntzen die. Parte hartu nahi baduzu eta zure ilea eman nahi badiezu, Ikastolan lagunduko dizugu, guk batuko baiditugu ...
Sakondu

Pedro Luis Uriarteren hitzaldietako bideoak, webgunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 apirila, 2019
Aurreko berri batean aipatu genuenez, apirilaren 3an Pedro Luis Uriarte izan genuen Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan. Bideo labur batzuk prestatu ditugu bere saioko bi zatietan tratatutako gaien adibide batzuk ikusteko: “Euskadi y tú ante desafío de futuro” eta “Avanzando hacia tu transformación personal” hitzaldiak, alegia. Hitzaldiko eduki osoa, Familien ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.