Berrien artxiboa

Eskola Kontseilua: behin-betiko hautagaien aldarrikapena

2016ko azaroaren 24an Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskundeak burutu ziren eta hau da behin-betiko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: Sobrado Rojo, Ixone Mardaras Gaztelurrutia, Begoña IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK: Sanz Madariaga, Itziar Alonso del Moral, Usue Kareaga Zurinaga, Naroa Bilbao Ibarra, Kepa IKASLEEN ESTAMENTUTIK: Ramos Pérez, Maialen García Cotero, Amets
Read more

Bideokliparen estreinaldia, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna da. Hezkuntza-komunitate guztiari, hiri eta herri desberdinetan antolatuko diren elkarretaratze eta manifestazioetara batzeko deia egin nahi diogu. Emakumeek egunero jasaten duten edozein biolentzia motaren (fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, sexuala…) aurkako jarrera sendoa adierazi nahi dugu, eta honen erakusle, hemen duzue 2015eko otsaila-martxoan zehar ikasleek egindako bideokliparen estreinaldia.Timbakada taldearen “Emakume” ...
Read more

Urteurreneko ekitaldia Euskalduna jauregian

Abenduaren 3an ekitaldi berezi bat izango dugu Euskalduna jauregian, arratsaldeko 19:00etan, Ikastolako 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko. Gaur egun Ikastolan seme-alabak eskolatuta dituzten familientzako egongo dira sarrerak salgai, azaroaren 16tik aurrera, arratsaldeko 17:00etan, eta kode bidez. Sarreren prezioak 6 €tik 18 € bitartekoak dira. Ekitaldiaren programa, musika, antzerki, bideo eta abarrez osotua egongo da eta ...
Read more

Batxilerreko ikasleak, Donostiako International Physics Center-ean

Irailaren 28an bigarren Batxilerreko ikasleak diren Sue González, June Monge, Iker Rementeria, Aida Rodriguez eta Amaia Zurinaga, Erik Serna irakasleak lagunduta, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) antolaturiko “top@DIPC – Zientziarekin solasean!” topaketan izan dira. Bertan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutu da. Edizio honetarako, mundu mailan izen handiko hiru ikertzaile izan dira gonbidatuak: Dame Jocelyn ...
Read more

Bigarren Saria Malagan aurkeztutako proiektuari

Ekainean Batxilerra amaitu zuten Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larreak eginiko proiektua Malagako “Certámen de Jóvenes Investigadores”ean aurkeztu dute, irailaren 27an, udan Toulousen egin eta gero. Fernando, Amaia Pérez irakasleak lagunduta, Malagan dago eta ondoan duzue “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektuari buruz eginiko aurkezpena.   Proiektu honekin bigarren saria lortu dute Teknologia ...
Read more

Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleek euren proiektua aurkeztu dute Toulousen

Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleak, Amaia Perez irakasleaz lagunduta, Toulousen burutzen ari den “MILSET – l’Expo-Sciences Européenne 2016” zientziaren azokan daude uztailaren 9tik 15era euren “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua aurkezten. Oso esperientzia ona izaten ari dira eta jende askok agertu du interesa euren proiektuagatik. PROIEKTUAREN TRIPTIKOA: TRIPTYCH Ikus ...
Read more

16/17 ikasturterako IKT baliabideak, liburuak eta materialak

Posta elektronikoz hartuko dituzue testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak:  familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Bidalketa horietan, Chromebook eta Ipad kontratuak ere gehituko ditugu, dagozkien mailetan, eta kontratuok irailean ekarri beharko dituzte ikasleek, gurasoek eta ikasleen eurek sinatuta. Hala ere, zirkular eta kontratu hauek eskuragarri dituzue baita ere webguneko atal pribatuan, IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK atalean.
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences