DBH 4ko ikasle talde batek bideoa aurkeztu du “Beldur barik” lehiaketara

Azaroaren 25eko ospakizunen harira, hau da, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara.

DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz.

Lehen fase bat igarota, litekeena da publikoaren bozketa fasera igarotzea. Informatuko zaituztegu!

Zorte on neskak!

 


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences