Disfrutatu Gabonetan Ikastolako kanpusetan!

Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 18 urte bitartekoentzat.

Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa.

Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS

Izen ematea: eskaintza dokumentuan azaltzen denez, Lauroko bazkideek Alexia bidez egin behar dute; eta Lauroko bazkide ez direnek, atal horretan bertan topatuko duzuen izen-emate orriarekin.

Izena-emateko azken eguna: abenduak 10, igandea.